XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere ekintza honetan, igarotako mundu baten inguruan erabili ziren hitzak biltzen dira, batik bat.

Horrela ba, gaurkotasunean baino gehiago kondairan oinarritzen da.

Ahaztutakoa jasoz, eta jasoz gogoratu edo ezagutu, gal ez daitezen.

Eta behar bada, behin edo behin, berpiztu egikuntza aldetik.

Hau izan da nere helburua oraingo honetan.

Galdu edo baztertu xamar aurkitzen diren hitz batzuk geureganatzea, birjasotzea.

Jarraian ohar gaitezen, atzo, egun eta bihar, gizona etorkizunari begira bizitu dela.

Eta oroitu, ez ahaztu, gaur kondaira bezala begiratzen ditugun gizonak eta beraien gertakizun gehienak aurrera begira eginak direla.

Atzoko egunari ezarrita jaiotzen gara, igarotakoaren mundu baten zama dugula, eta ikuspegi honetatik, jakintza arloan, gaztetzen joan beharrean aurkitzen gara, nahita-nahi-ez.

Eta biziaren aldaketan era berean aldatzen da hizkuntza.

Esaten nuen bezala da, mundu honetan ezerk ez dio ihes egiten aldaketari, eboluzioari, etorkizunak mugiarazten du gizakia.

Todo se mueve, fluye, y discurre, corre o gira. Cambian la mar y el monte, y el ojo que las mira , Machadok dioenez.

Hitzari, testuari eta bere testu inguruari buruzko ohar labur batzuk burutu nahi izan ditut.

Baina ni ez izan filologoa, ordea; gehienez jota ere gramatikalari xume eta ez oso aurreratua izango nintzateke, eta hortaz jabetuta, zuhurtasunak ematen digun eskertu ezinezko laguntzaz baliatu naiz nere interpretazio ekintza arloaren barnean.

Eta zenbaitetan horren garesti ordaintzen den zuhurtasun hau, jendetasunaren adierazpen bezala erabiltzen dudan ezkero, gogora datorkit zuetako askok ezagutuko duzuen eta zeremoniatako maixu ikasi zen Eliz gizon batek ematen zuen kontseilua.

Kontseilu hau hiru arau hauetan bil zitekeen: (...).